MERKATARITZA ZENTROAREN LEGE-OHARRA
1. Xedea
Lege-ohar honetan, Lege-ohar honen “Informazio orokorra” atalean identifikatutako merkataritza zentroen titular independenteak diren webgune guztien eta bakoitzaren erabilera arautzen duten baldintzak ezartzen dira, eta baita horien bidez eskaintzen diren zerbitzuen erabilera ere, bertara sartzeko erabili daitekeen aplikazioa, bitarteko digitala, euskarria edo gailua edozein dela ere.
Lege-ohar hau esparru-dokumentu gisa konfiguratu da, eta webgune horien erabilerari eta horietako bakoitzaren bidez eskaintzen diren zerbitzuei aplikatzen zaie. Hala ere, kontuan hartu behar da horiek guztiek ez dituztela zerbitzu eta eduki berak, ezta funtzionalitate berberak ere; beraz, Ohar hau, webgune bakoitzaren funtzionaltasun zehatzen eta horien bidez eskaintzen diren zerbitzu eta edukien arabera izango da aplikagarria, eta baita Erabiltzaileak Merkataritza Zentroarekin duen interakzioaren arabera ere.
Webgunea erabili aurretik, arretaz irakurri Lege-oharra, Pribatutasun Politika eta Cookie Politika
2. Informazio orokorra
INFORMAZIO OROKORRA: WEBGUNEAREN TITULARRA | ||
---|---|---|
Merkataritza zentroa | Harremanetarako datuak | Webgunearen domeinua |
C.C.MARINEDA CITY Merlin Retail S.L.U. | IFK: B-87046413. Helbide soziala: Pº Castellana, 257, 3º 28046 Madrid Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: +34 881 88 88 88 | https://marinedacity.co/ |
C.C.ARENAS Varitelia distribuciones S.L. | IFK: B-85019636 Helbide soziala: Pº de la Castellana 257. 28046 Madrid Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 932890244 | http://www.arenasdebarcelona.com/ |
C.C. ARTEA Comunidad de propietarios del centro comercial Artea | IFK: H-48982680 Helbide soziala: Peruri auzoa 33, 48940 Leioa (Bizkaia) Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 944912706 | http://www.arteanet.com/ |
C.C. SALER Comunidad de Propietarios del centro comercial Saler. | IFK: H-96.485.180 Helbide soziala: Avenida del Profesor López Piñero, 16 46013 Valencia. Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 963957012 | http://www.ccsaler.com |
C.C. LA VITAL Comunidad de propietarios del centro comercial y de ocio La Vital. | IFK: H-97726947 Helbide soziala: Avenida de La Vital, nº 10, 46701, Gandía (Valencia). Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 962881070 | http://www.lavital.es/ |
C.C. PORTO PI Comunidad de Propietarios Centro Comercial Porto Pi Centro. | IFK: H-07710742 Helbide soziala: Avda. Gabriel Roca 54, 07015, Palma, (Mallorca) Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 971701500 | http://www.portopicentro.es/ |
C.C. LARIOS CENTRO Comunidad de propietarios C.C. Larios Centro. | IFK: H-29773264 Helbide soziala: Avda. de la Aurora, 25, 29002, Málaga Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 952369393 | http://www.larioscentro.com/ |
C.C.TRES AGUAS Paseo comercial Carlos III S.A. | IFK: A-82062894 Helbide soziala: Av. San Martín de Valdeiglesias, 20, 28922, Alcorcón, Madrid Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 917615924 | http://www.tresaguas.com/ http://www.tresaguas.es/ |
C.C.ARTURO SORIA Comunidad restringida de propietarios del centro comercial Arturo Soria Plaza. | IFK: H-79318325 Helbide soziala: C/ Arturo Soria 126, 28043, Madrid Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: 917599718 | http://www.arturosoriaplaza.es/ |
C.C ALMADA FORUM Forum Almada – Gestão de Centro Comercial, Sociedade Unipessoal, Lda. | TAX: 505 025 400 Helbide soziala: Rua Braamcamp, n.º 2, 2º piso, 1250-050 Lisboa Posta: [email protected] Telefono-zenbakia: +351 212 509 900 | http://www.almadaforum.com/ |
Lege-ohar honetako erreferentziak:
- Merkataritza zentroa: aurrerantzean, “Merkataritza Zentro” terminoa erabiliko da, banaka, aurreko taulan identifikatuta dagoen eta lege-ohar honetara sartzean Erabiltzailea bisitatzen ari den Webgunearen domeinuaren titularra den Merkataritza Zentro jakin bat aipatzeko.
- Webgunea: oro har, aurreko taulan jasotako edozein Webgune adierazten du.
Webgunean sartu, nabigatu eta erabiltzeak berekin dakar Erabiltzaileak Lege-ohar hau (aurrerantzean, “Lege-oharra”) onartzea. Alde horretatik, Erabiltzailetzat hartuko da Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu eta jardueretan (doakoak edo kostu bidezkoak) sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona.
Erabiltzaileek Merkataritza Zentroarekin harremanetan jarri gura badute edozein zalantza edo gorabehera argitzeko, posta elektronikoko helbidea erabil dezakete edo informazio orokorreko taulan adierazitako telefono-zenbakiaren bidez jar daitezke harremanetan, doan eta lan-orduetan.
3. Webgunerako sarbidea
Webgunean sartzea librea eta doakoa izango da (Erabiltzaileak kontratatutako sarbide-hornitzaileak hornitutako telekomunikazio-sarearen bidezko konexioaren kostuari dagokionez izan ezik) haren Erabiltzaile guztientzat.
Hala ere, Merkataritza Zentroak edo hirugarrenek Webgunearen bidez eskaintzen dituzten zerbitzu edo/eta eduki jakin batzuk aldez aurretik erreserbatu edo/eta kontratatu beharko dira, eta diru-kopuru bat ordaindu. Kasu horietan, kasuan kasuko baldintza partikularretan ezarritakoa beteko da. Baldintza partikular horiek Erabiltzailearen eskura jarriko dira aldez aurretik, erraz iristeko moduan eta argi.
Debekatuta dago adingabeak Webgunera sartzea, gurasoen, tutoreen edo lege ordezkarien berariazko aurretiazko baimenik ez badute; izan ere, horiek izango dira euren kargura dauden adingabeen ekintzen arduradunak, indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz. Dena den, adingabe batek Webgunera egiten duen sarbidea gurasoen, tutoreen edo lege ordezkarien berariazko aurretiazko baimenarekin egin dutela ulertuko da.
4. Webgunearekiko estekak ezartzea
Debekatuta dago Webgunerako hipertestu-estekak (aurrerantzean, “Esteka”) jartzea, Merkataritza Zentroak aldez aurretik horretarako baimena eman ezean. Nolanahi ere, Merkataritza Zentroak esteka bat baimendu ondoren, lotura hori Merkataritza Zentroak horretarako adierazitako baldintzetan ezarri beharko da.
Edonola ere, Erabiltzaileei jakinarazten zaie beste webgune edo/eta aplikazio batzuek Webgunera estekak sartzeak ez duela esan nahi Merkataritza Zentroak lotura edo inolako loturarik duenik esteka ezartzen duen webgunearen edo/eta web-aplikazioaren titularrarekin, ezta Merkataritza Zentroak webgune edo/eta aplikazio horien edukiak sustatu, bermatu edo gomendatzen dituenik ere.
5. Hirugarrenen Zerbitzuak
Merkataritza Zentroak espazioak gaitu ahal izango ditu Webgunearen barruan, hirugarren erakundeek beren zerbitzuak (aurrerantzean, “Hirugarrenen zerbitzuak”) argitaratu edo eman ditzaten. Kasu horietan, Erabiltzaileei jakinarazten zaie Merkataritza Zentroak ez duela parte hartzen Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatzean eta ematean, eta, beraz, ez dela horien erantzule egiten, ezta horien baldintzen, prestazioen, edukiaren edo/eta kalitatearen erantzule ere. Alde horretatik, Erabiltzaileei jakinarazten zaie Hirugarrenen Zerbitzuak beren lege-testuen mende daudela, eta bertara sartzeko, Erabiltzaileak dagokion erregistro-prozedura formalizatu dezala eska dezaketela (nolanahi ere, nahasketarik egon ez dadin, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatzen diren unean). Ondorioz, hirugarren horien erantzukizun esklusiboa izango da Erabiltzaileak horiekin kontratatzen dituen zerbitzuak ematea eta kontratazio horretatik eratorritako harremana.
Hirugarrenen Zerbitzuetara Webgunearen bidez sartzea librea eta borondatezkoa da Erabiltzaileentzat; beraz, Erabiltzaileek zerbitzuetara sartzeko erabakia hartzen badute, beren erantzukizunpean egongo dira. Merkataritza Zentroak Webgunearen bidez eskaintzen diren Hirugarrenen Zerbitzuei buruzko informazioa baino ez du ematen, eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen Zerbitzu horiek erabiltzearen ondorioz Erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalte edo/eta galerengatik. Ondorio horietarako, Erabiltzaileak salbuetsi egiten du Merkataritza Zentroa Hirugarrenen Zerbitzuak erabiltzearen edo kontratatzearen ondoriozko edozein erantzukizunetik.
Aurrekoari kalterik egin barik, Merkataritza Zentroak adierazten eta bermatzen du kontratu bidez eskatzen duela Webgunearen bidez zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarren zerbitzu-emaileek indarrean dagoen araudia betetzea, arreta berezia jarriz bere jarduerari eragiten dion egungo edo etorkizuneko araudiari.
Hirugarrenen Zerbitzuak Merkataritza Zentroak lortutako akordioen arabera alda daitezke. Gainera, Hirugarrenen Zerbitzuak Merkataritza Zentroaren eta hirugarrenaren arteko akordioaren baldintzen mende daude, eta, beraz, edozein unetan alda daitezke. Merkataritza Zentroak bere Webgunetik kanpo utzi ahal izango du Hirugarrenen Zerbitzuak kontratatzeko aukera, edozein arrazoirengatik eta edozein unetan, Erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe.
6. Webgune estekatuak
Bestalde, Webguneak bere edo hirugarrenen beste aplikazio edo/eta webgune batzuekiko estekak izan ditzake, baita Webgunean integratuta ere. Erabiltzaile bakoitzak onartzen du Merkataritza Zentroak ez duela inolako erantzukizunik aplikazio edo/eta webgune horietatik eskura edo erabilgarri dauden eduki, produktu edo zerbitzuen gainean, horiek Merkataritza Zentroarenak ez direnean.
Beste webgune edo/eta aplikazio batzuekiko edo hirugarren batzuekiko integrazioak edo estekak izateak ez du inola ere esan nahi Merkataritza Zentroak gomendiorik, sustapenik, identifikaziorik edo adostasunik duenik horien bidez emandako adierazpen, eduki edo zerbitzuekin. Ondorioz, Merkataritza Zentroak ez du bere gain hartzen webgune edo/eta aplikazio horietan edo horietatik abiatuta eskuragarri dauden eduki, produktu edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ezta horien erabilera-baldintzen eta pribatutasun politiken gainekorik ere, eta Erabiltzailea da horiek egiaztatu eta onartzearen arduradun bakarra, horiek eskuratu eta erabiltzen dituen bakoitzean.
7. Jabetza Intelektuala eta Industriala
Egile-eskubide guztiak, marka komertzialak, patenteak eta materialari edo edukiari dagozkion jabetza intelektual eta industrialeko gainerako eskubideak, softwarea, datuak, informazioa, testua, argazkiak, musika, soinua, bideoak, grafikoak, logotipoak, sinboloak, lan artistikoak eta Webgunean argitaratutako beste edozein material edo irudi, edo/eta Webguneak behar bezala funtzionatzeko eta kudeatzeko beharrezkoak direnak, Merkataritza Zentroaren jabetzakoak dira edo lizentziapean laga zaizkio, egile-eskubideen bidez, erabil ditzan. Horrenbestez, guztiz debekatuta dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Merkataritza Zentroaren idatzizko berariazko baimenik ez badago.
Erabiltzaileak edozein motatako informazioa bidaltzen badu Merkataritza Zentrora Webgunearen bidez, horretarako Webgunean bertan ezarritako kanalen bidez, Erabiltzaileak adierazi, bermatu eta onartzen du hori askatasunez egiteko eskubidea duela, informazio horrek ez duela urratzen jabetza intelektualaren, markaren, patentearen, merkataritza-sekretuaren edo hirugarrenaren beste edozein eskubideren gaineko eskubiderik, informazio hori ez dela konfidentziala eta informazio hori ez dela hirugarrenentzako kaltegarria.
Horri dagokionez, Erabiltzaileak onartzen du bere gain hartzen duela erantzukizuna, eta kalterik gabe utziko du Merkataritza Zentroa, berak edo bere izenean emandako edozein jakinarazpenengatik. Erantzukizun hori zehaztasuna, legezkotasuna, originaltasuna eta titulartasuna murriztu gabe lortuko du.
Nolanahi ere, Merkataritza Zentroak hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, uste baduzu gune hori zure eskubideak urratzen ari dela, jar zaitez harremanetan Merkataritza Zentroarekin, Lege-ohar honen “Informazio orokorra” atalean erantsitako taulan agertzen den helbide elektronikoan.
8. Datuen babesa
Erabiltzaileen datu pertsonalak Merkataritza Zentroak bere Pribatutasun Politikaren eta Cookie Politikaren arabera tratatuko ditu. Politika hori hemen dago eskuragarri: bere Pribatutasun Politikaren eta Cookie Politikaren
9. Erabiltzaileen erantzukizuna
Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du Webgunean sartzea, nabigatzea eta erabiltzea libre eta era kontzientean egiten duela, bere erantzukizunpean. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea behar bezala eta legez erabiltzeko, aplikagarri den legeriaren eta Lege-ohar honen arabera. Ondorioz, Erabiltzaileak adierazten du Merkataritza Zentroa erantzukizunik gabe utziko duela, eta bere gain hartzen du Lege-ohar hau ez betetzearen ondoriozko erantzukizun guztia, eta, bereziki, Merkataritza Zentroari edo hirugarrenei egindako kalteen ondoriozkoa.
Erabiltzaileak ez du egin behar (i) Webgunearen baimenik gabeko edo iruzurrezko erabilerarik; (ii) Webgunearen baliabide mugatuetara sartzea edo haietara sartzen saiatzea; (iii) Webgunea legez kontrako edo legez kanpoko helburu edo ondorioekin erabiltzea, Lege-ohar honetan ezarritakoaren aurkakoak, hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako edo edozein modutan Webgunean edo haren hornitzaileen, beste Erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen sistemetan izandako kalteak edo erabilezintasunak edo gainkargak eragin ditzaketenak; (iv) Webgunean edo haren hornitzaileen, beste Erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen sistemetan izandako kalteak eragitea; (v) birus informatikoak edo Merkataritza Zentroko sistemetan, hornitzaileetan, beste Erabiltzaile batzuetan edo hirugarrenen sistemetan kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea, (vi) Merkataritza zentroaren, hirugarren hornitzaileen edo/eta beste Erabiltzaile batzuen datuetara sartzen, erabiltzen edo/eta manipulatzen saiatzea; (vii) edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea edo aldatzea, hirugarrenei horietara sartzen uztea, komunikazio publikoaren edozein modalitateren bidez, eduki horien gainean dauden eskubideen titularraren baimena izan ezean edo hori legez baimenduta egon ezean; (viii) edukiak lortzea edo lortzen saiatzea, kasuaren arabera zentroak xede horretarako jarri dituen bitartekoak edo prozedurak ez direnak erabiliz. Merkataritza Zentroak agintariei jakinaraziko die bere Webgunearen edozein erabilera bidegabe, horren berri izan bezain laster.
Nolanahi ere, Merkataritza Zentroak beretzat gordetzen du Webgunearen edukiaren edo/eta zerbitzuen sarbidea, nabigazioa, erabilera, ostatua edo/eta deskarga eteteko, aldatzeko, mugatzeko edo gelditzeko eskubidea, aldi baterako edo behin betiko, baldin eta Lege-ohar honetan zehaztutako edozein xedapen urratzen bada, aldez aurretik jakinarazita edo jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izan gabe.
10. Merkataritza Zentroaren erantzukizuna
Araudi aplikagarriaren ondorioz baztertu edo mugatu ezin diren erantzukizunak izan ezik, Merkataritza Zentroak ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek egindako erreklamazioen erantzukizun zuzena edo zeharkakoa, baldin eta erreklamazio horiek inguruabar hauetakoren batean oinarritzen badira:
- Erabiltzaileak irabaziak, salmentak, negozioa edo diru-sarrerak galtzea;
- Erabiltzaileak negozio-aukerak galtzea;
- Webgunearen bidez eskainitako Hirugarrenen edozein gertaera, jarduera edo zerbitzu eteteak, ez egiteak edo gaizki gauzatzeak eragindako kalteak, edozein motatakoak.
- Webgunearen bidez eskainitako edozein ekitaldi, jarduera edo Hirugarrenen Zerbitzutan parte hartzeagatik Erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalteak, edozein motatakoak.
- Interneten sartzeko arazoek eragindako kalteak, Webgunearen titularraren kudeaketa arduratsu eta zentzuzkoaz harago.
- Hirugarrenen ekintzak edo ez-egiteak.
- Erabiltzaileak emandako informazioan izandako akatsek eragindako kalteak.
Era berean, Merkataritza Zentroak ez du bere gain hartuko hauen erantzukizuna: (i) Webgunearen edukiek jarraitutasuna izatea; (ii) eduki horietan akatsik ez egotea hirugarrenenak direnean; (iii) Webgunean edo hura ematen duen zerbitzarian birusik edo/eta gainerako osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) Webgunearen bortxaezintasuna edo/eta bertan hartzen diren segurtasun-neurriak urratzeko ezintasuna; (v) Webgunearen edukien erabilgarritasun edo errendimendu falta; eta (vi) Merkataritza Zentroak Webgunean ezartzen dituen baldintzak, arauak eta jarraibideak urratzen dituen edo enpresaren segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak bere buruari edo hirugarren bati eragiten dizkion kalteak edo galerak.
Era berean, Merkataritza Zentroa ez da erantzule izango Webgunearen bidez Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak erabilgarri ez badaude, baldin eta ezinbesteko arrazoiengatik, lapurretengatik, galerengatik edo Erabiltzaileek emandako datu okerrengatik badira.
Aurrekoaren kalterik gabe, Merkataritza Zentroak adierazten du behar diren neurri guztiak hartu dituela, bere ahalbideen eta teknikaren egoeraren barruan, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta sistemaren akatsak ahalik eta gehien murrizteko, bai ikuspuntu teknikotik, bai Webgunean argitaratutako edukien ikuspuntutik.
Merkataritza Zentroak bermatzen du Webgunean eskaintzen diren zerbitzu propioei buruzko edukiak, datuak edo informazioak fidagarriak, egiazkoak eta zehatzak direla. Hala ere, Merkataritza Zentroa ez da arduratuko Hirugarrenen Zerbitzuetan eskaintzen diren edukiez, datuez edo informazioez, zerbitzu horiek bere lege-testuen arabera arautuko baitira.
11. Lege-oharra aldatzea
Merkataritza Zentroak Lege-ohar honetan aldaketak edo/eta eguneratzeak egiteko eskubidea izango du, eta baita Webgunearen aurkezpenean edo/eta konfigurazioan ere. Aldez aurretik jakinaraziko zaio Erabiltzaileari aldaketa edo eguneratze horiek onartzeko edo ukatzeko, funtsezkoak badira. Edonola ere, Erabiltzaileak aldaketa edo eguneratze horiek berariaz onartzen dituela ulertuko da, baldin eta Webgunean beste sarbide, nabigazio edo erabilera bat egiten badu.
Merkataritza Zentroaren jarduerarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik Webgunea itxi edo eteten bada, eta ahal den guztietan, Erabiltzaileari unean-unean jakinaraziko zaio zerbitzua domeinu berri batera aldatu dela, eta ohar honetako estipulazioak Webgunea aktibo dagoen domeinuari dagokionez baino ez dira aldatuko.
12. Jakinarazpenak
Merkataritza Zentroak Webgunearekin eta Lege-ohar honekin erlazionatutako jakinarazpenak egin ahal izango ditu Webgunearen beraren bitartez, eta baita Erabiltzaileak Webgunean gaitutako inprimakien bidez (kontaktua, newsletterra, etab.) emandako helbide elektronikoaren bitartez ere. Erabiltzaileak jakinarazpenak egin ahal izango dizkio Merkataritza Zentroari, Lege-ohar honen “Informazio orokorra” ataleko taulan agertzen den helbide elektronikoaren bidez.
13. Miszelanea
- 13.1. Kontratazio-terminoen eraginkortasuna
Lege-ohar honek Merkataritza Zentroa eta Erabiltzailea lotzen ditu, onartzen den unetik bertatik. Lege-ohar honen klausula edo xedapen oro, legez kanpokoa, baliogabea edo galdaezina bada edo bihurtzen bada, horretatik kanpo geratuko da, eta ez-aplikagarritzat joko da legezkotasun, baliaezintasun edo galdagarritasun horri heltzeari dagokionez, eta aurrekoaren ahalik eta antzekoena den beste batekin ordeztuko da, baina ez die eragingo edo kalterik sortuko gainerako xedapenei. Horiek, klausula edo xedapen ilegal, baliogabe edo galdaezin guztietatik kanpo geratuko dira.
- 13.2. Lagapena
Erabiltzaileek ezin izango dizkiete Lege-ohar honetatik eratorritako eskubide eta betebeharrak hirugarrenei laga, eskualdatu edo subrogatu, ezta azpikontratatu ere.
- 13.3. Uko egitea
Edozein alderdik Lege-ohar honetako edozein eskubide edo xedapen baliatzeari uko egiten badio edo ez badu betetzen, ez da ulertuko aplikagarria den eskubideari edo xedapenari uko egiten dionik.
- 13.4. Ezinbestekotasunak
Merkataritza Zentroak ez du erantzukizunik hartuko bere betebeharren artetik edozein ez betetzeagatik edo atzeratzeagatik, hori ezinbesteko arrazoi edo gertakarien ondorioz gertatu bada. Horrela, ezinbesteko arrazoi edo gertakaritzat hartuko da Merkataritza Zentroaren arrazoizko kontroletik kanpo dagoen edozein gertaera edo jazoera, inolako mugarik gabe, besteak beste, grebak, jabeen itxierak edo hirugarrenek egindako bestelako aldarrikapen-neurriak, istiluak, inbasioak, terrorismo-erasoak edo -mehatxuak, gerra (deklaratua edo deklaratu gabea) edo gerra-mehatxuak edo -prestakuntzak, suteak, leherketak, ekaitzak, uholdeak, lurrikarak, hondoratzeak, izurriak edo beste edozein hondamendi natural; eta baita telekomunikazio sare publikoetan edo pribatuetan izandako edozein akats, edo itsas garraioak, airekoak, motordun ibilgailuak edo beste edozein garraiobide publiko erabiltzeko ezintasuna.
- 13.5. Lege eta jurisdikzio aplikagarria
Lege-ohar honi dagokion auzigai orotan, Espainiako legeria aplikatuko da, eta gatazka guztiak ebazteko eskumena duten Epaitegien eta Auzitegien esku jarriko da.
© 2021 Merkataritza Zentroa. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Azken eguneratzea: 2021eko otsaila