Partekatzeko eta gozatzeko topagunea
Artea konpromisoa
Artea merkataritza-gunea konprometituta dago bera parte den gizartearekin, lurraldean errotuta dago eta inguruan dituenen bizimodua hobetzeko ardura du.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde eta gobernuz kanpoko erakunderekin lankidetzan dihardugu, behar gehien dutenei laguntzeko gure ekarpena egiten saiatuz.
Hona hemen gauzatu ditugun azken jarduketetako batzuk:
- Dohaintza Fidias Fundazioari. 2020ko Gabonetan, Fidias Fundazioari dohaintza bat egin genion. Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gaztea eta dinamikoa da, eta hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du. Leioan elkartzeko gune bat eskaintzen dute, eta bertan, sormen-prozesutik abiatuta, umeek, nerabezaroaren aurrean daudenek eta nerabeek, profesionalek eta boluntarioek zuzendutako harreman pertsonaleko jardueretan parte har dezakete euren denbora librean. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan eta egoera ahulean dauden kolektiboei zuzenduta dago batez ere, eta gizarteratzea, inklusioa, du helburu, gizarte eta hezkuntza kohesiorako tresna gisa.
- Merkataritza-guneak Artea Solidarioa programa du, eta, horri esker, joan den maiatzean 6.000 euro eman zitzaizkion elikagaietan Leioako Sortarazi elkarteari.
- 2019ko Gabonetan, Arteak Palabras Mayores ekimena jarri zuen abian. Ekintza horren ondorioz, 2.000 euro eman zitzaizkion adinekoen Mi Casa egoitzari, instalazioak hobetzeko.